Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inkarnatu, inkarna, inkarnatzen da ad hezurmamitu.
Nekez inkarna zitezkeela ene ideia haiek Urbiaingo orduko bizimoldean eta jende haien baitan... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 412. orr.
Herri gogo edo izpiritua, esaten zuen, gutxiengo batean inkarnatzen da, horretan mamitzen da nazioaren funtsa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.
Politikan bezala, filosofian ere ikus daitezke bata-bestearekin borrokan bi kontinenteak (kontinente bakoitzak printzipio bat inkarnatzen duela). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 229. orr.
Lur honetan ez bada ere, bere mendean inkarnatua zen Arbelbide. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 132. orr.