Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ollanta Humala militar ohiari inka inperioko banderekin eta musika herrikoiarekin egiten diote harrera. Berria - Mundua 2006-01-18
Inka herriaren gune garrantzitsuak ez dira falta bere obran. Berria - Kultura 2006-04-13
Hor agertzen dira oraino Inka populuak utzi herrestoak eta berantago, espainol konkistadorren obrak : eliza, gaztelu... kolonial itxuran. Herria 2005-05-26
Maia, azteka, zapoteka, olmeka eta inka kulturei buruzko dokumentalak. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Atahualpa inka Jende Zuzenbidearen arabera baizik ezin zen epaitu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.
Cuzcon, enperadore inkaren gortean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Cajamarca hirian atxilotu zuen Francisco Pizarro konkistatzaileak, Atahualpa buruzagi inka. Berria - Gaiak 2004-08-26
Inkek hildakoaren ondoan opariak eta janaria utzi ohi zuten hark hil ondorengo bizian erabili zitzan. Berria - Gaiak 2004-03-07
Halaber, inkek bideak erabili zituzten beren konkistak sendotzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.
Hastapenetan entretenimendu hauek hildakoen omenezko jaiak izaten ziren; horrelaxe egiten zituzten grekoek, Nemeseia izenaren pean, eta baita azteka eta inkek ere. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.
inken garaiko (3); inken inperioaren (3)