Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merezitako zigorra ezartzean ez dago Harengan injustiziarik edo zitalkeriarik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.
Desordena baino, injustizia nahiago duen engranaje baten aurka ari ziren borrokan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.
Munduko injustiziak salatzeko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 172. orr.
Injustiziak gainditzeko ahaleginak egiten hasiak gara. Berria - Euskal Herria 2004-07-25
Bakearen aitzakiarekin ezin liteke injustizia onartu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 48. orr.
Oharpen hauek, oro har, gizartearen oinarrian dauden injustiziak gorrotatzera eroan naute. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.
Injustiziari aurre egin behar diozula gogoratu. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 102. orr.
Inork ez du lehenengo injustizia ahazten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.
Injustiziaren aldekoak justiziaren aurka jardun ziren, eta esaten zuten errepublikak ezin zuela zutik iraun eta hazi injustizian oinarritzen ez bazen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Beren bizimoduak berak injustiziaren eta pertsekuzioaren biktima bihurtzen zituen gizartean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.
Biktimei ematen dien errudun itxura hori, horra porrotaren injustizia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.
Injustiziak eragindako suminetik kontatu nuen kontatu beharrekoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.
Injustizia hutsa izango litzateke legeaz zigortzea lege hori betetzeko gauza ez dena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 231. orr.
Injustizia osoa iduritzen zitzaigun. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 156. orr.
Pairatzen ari zen injustizia bidegabea. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.
Aurpegia zein erraiak bihurritzen dizkizun injustizia zikina. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.
Injustizia izugarria litzatekeela egintza haren arabera baizik ez juzgatzea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 62. orr.
Gizon argituenek ere baimendu zituzten injustizia kaltegarri eta onartu hauek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.
Munduko injustiziarik handiena balitz bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 150. orr.
Munduaren luze-zabalean gosea gero eta handiagoa da, injustiziak gero eta latzagoak. Pako Aristi «Note book», 2005 - 27. orr.
Ondorio gisa, itsustasuna errotiko injustizia dela esan behar. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.
Andresek zioen injustizia-egoera hori ezin aldaturik ez zegoela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 119. orr.
Injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratu eta uztarri oro apurtzea. Elizen arteko biblia Is 58,6
Hizkuntzarekiko Kulturaren munduan jarduten zutenak injustizia sentimenduaz apaintzen ziren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 88. orr.
Gizarte-injustiziaz zituen ideiak azaltzen zituenean, Julio Aracilek betiko senaz eta zentzuaz eteten zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.
Subiranoak ezin du bere grazia eskubidea erabili nolabaiteko injustizia bat egin gabe. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.
Nire gaztetasunean egindako injustizia bat ordainarazi nahi diot neure buruari. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 8. orr.
Ez dio inori injustiziarik egingo. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 118. orr.
· Ez nuen dudan jartzen anai Jaxintok injustizia handia egin zidala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.
egindako injustizia (5); eta injustizia (16); eta injustiziak (6); eta injustiziaren (3); eta injustiziaren kontrako (3); injustizia bat (17); injustizia bat da (3); injustizia bat dela (4); injustizia bikoitza (3); injustizia da (3); injustizia dela (5); injustizia eta (13); injustizia handia (4); injustiziak eta (4); injustiziaren aurka (3); injustiziaren kontra (3); injustiziaren kontrako (5); injustiziari aurre (7); injustiziari aurre egiteko (4); munduko injustizia (3); zen injustizia (3)