Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaztetandik nahi izan dut injineru izan, zubiak eta errepideak egitea gustatuko litzaidake niri. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 49. orr.
Orduan ez lehenago jakin zuen Johanes van der Meer injineruak bere lana amaitua zela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 113. orr.
Injineru tekniko izateko ikasketak egin bitartean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 174. orr.
Emaztea galiziarra zen, maistra, eta, senarra, inguru hartan jaioa, injineru agronomoa, Donapaleun lan egiten zuena. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.
Ez zait gehiegi gustatzen Eiffel-en garaian burdinari ahalik etekin gehien atera nahirik sortutako arkitektura exhibizionista: injinerua gainditzen zaio arkitektoari, teknika senari, ikuskizuna arimari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.
Zelaiaren inguruan EHUk Injineru Teknikoen eskola, I+G zentroa, Herri Lan eta Meatzaritza eskola, Ikus-entzunezko Teknologia Berriak eta Telekomunikazio eskola eta liburutegia eraikiko ditu. Berria - Kirola 2006-04-08
Nik, besteak beste, lagun injineruak dauzkat, eta asuntoa ez zait, berez, komikoa iruditzen. Berria - Kultura 2004-09-22
eta injinerua (3); injineru aeronautiko (3)