Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emmanuel heroina injektatzen ari zunan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.
Eta nik lagundu egiten nion, estu sentitzen zenean lasaigarriak zainetatik injektatuz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 232. orr.
Nik hurrena bolalumaren bolatxoa injektatu behar diat zainetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.
Zerrien areetatik atera ondoren, zuzenean injektatzen dira gaixoaren organoan. Berria - Gaiak 2006-02-21
Bere buruari injektatzeko baliatzen zuen tresneria bera erabiltzen zuen, ondoren, gaixoekin. Berria - Gaiak 2004-11-25
Antiseptiko iododuna ipur-masailean kotoi-zati batez eman, eta anestesia lokala injektatu zion, batere dardararik gabe. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Orobat injekta daiteke gene bat gorputzeko zelula guztietan koka dadin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
Batzuetan, nahikoa izaten da "hildako" txerto bat -bakterio edo birus hilak- injektatzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.
Formola injektatzea bihotzean biki judu nahiz ijitoei, begi heterokromatikoak ateratzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.
Arrautza ernalduetan injektatzea ADNa, erdibitze ororen aurretik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
Orain arte emailearen hezur-muina ezartzen zitzaion gaixoari, baina orain odoleko zelula amak injektatzeko aukera dago. Berria - Gaiak 2004-05-01
Droga injektatuta hartzeko joera gora egiten ari da leku askotan eta horrek lagundu du infekzioa zabaltzen. herria¬
Begira horiei: begiak alkoholez eta desiraz, odoletan injektaturik. «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.
Odolez injektatutako begi haiek. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.
Bizitza halako lanbide zorigaiztokoa izan ez dadin, nork injektatzen ote dizkigu beharrezkoak zaizkigun proteina sinbolikoak? Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.
Hain zen zoragarria eta bizkorra ezen begiratu hutsarekin lasaitasuna injektatzen zizun. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 86. orr.
Erakutsi gerta litekeela ADN injektatua onkogene-ezabatzaile batetik hurbil integratzea eta horrenbestez minbizi bat eragitea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.