Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inhibizio (orobat inibizio g.er.) 1 iz lotutasuna, herabetasuna.

Bitxia da behin gizon baten aurrean biluztu direlarik nola galtzen duten erabat emakumeek gorputza erakusteko inhibizioa. Alkoholak azken inhibizio moraletik askatzen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.

Orobat zen egia, ordea, doluak bere baitan biltzen dituen sentimenak -nahigabea, tristezia, gogogabetasuna, inhibizioa- poliki-poliki atzean utziz joana zela, Freudek adierazi bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Presondegian, nonbait, oso bere gogara sentitu zen, behingoz ongi eta bakean bere buruarekin, konplexuetatik eta inhibizioetatik libre.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.

Eta gainera, horien espantu-imintzioak, zoriontsuak bailiran, amerikanoak direlako, inhibiziorik gabeak omen, nahiz eta benetan harroputz zaratatsuak besterik ez izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

2 (testuinguru teknikoagotan)

Behin Greg "esnatuz" gero, haren garun-azala iratzarriz gero, haren bizitasuna bera ere bitxia zela ikusten zen: inhibiziorik gabeko tankera berezi-berezi bat, lobulu frontalen alde orbitaletan (hots, begi ondoko aldeetan) lesioa izan dutenengan ikusten direnen antzekoa edo sindrome orbito-frontala izenekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Halako atzera-pausoak, oharkabez bada ere, motibatutzat jotzekoak ziren: "oinarri funtzionaleko" inhibiziotzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Ikustun-identitatearen porrot edo inhibizioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Horrekin batera, sentsazioen inhibizioa, batzuetan erabat soraiotzerainokoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

3 parte ez hartzea.

Iztuetaren «inhibizioa» salatu du CCOOk.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Alonsoren inhibizioa, utzikeria eta zabarkeria jarrera arduragabearen ondorioz, hiriak ez du parte hartuko salmenta operazioak utzitako gainbalio garrantzitsuetan.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Orokorrean testuari sostengua eman bazioten ere hainbat «inhibizio» izan zirela esan zuen: «Isiluneak, batzuetan, oso adierazgarriak dira».  Berria - Mundua   2006-01-22

3 (hitz elkartuetan)

Inhibizio mota ugarien aurkako borroka hasia da eta naski ez da bertan bururatuko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

Anaia Juan ikusten zuenean, munstroak ikustean sentitzen den nazka-inpresio hori, inibizio-inpresio hori sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Oraindik, ordea, ez dugu konbinatoria honek eskatzen dituen haztaketa-mekanismoen egiazko eredurik batere: metaketa eta inhibizio legeek eragin handia dutela horretan guztian, hori besterik ez dakigu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

· Psikomotrizitate aldetik ondo zebilela esan zigun, eta ez ziola buru-inhibizio nabarmenik sumatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus