Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zortzi gazteren epaiketan inhibitu egin da Auzitegi Nazionala. Berria - Euskal Herria 2004-10-26
Kontrol eta Berme Batzordea bost kidek osatzen dute, baina haietako bat, Ricardo Burutaran, inhibitu egin zen, Donostiako hautagaitza aukeratzeko prozesuan parte hartu zuelako. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Donostiako epailea inhibitua zen ordurako, eta Auzitegi Nazionalak hartua zuen kasua. Berria - Harian 2005-07-07
Donostiako Auzitegiari inhibitzeko eskatu zion fiskalak atzo. Berria - Euskal Herria 2004-03-24
Burmuineko neokortexa, hau da, kultur balioen eta gustu pertsonalen sistema, zeinek ekintzara bultzatuko gaituen edo inhibituko gaituen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Hartzaile multzo bat zelula bati metaketazko konexioz lotuta baldin badago, zenbat eta hartzaileak kitzikatuago orduan eta kitzikatuagoa izango da zelula ere [...]; alderantziz, lotura inhibitzailea baldin bada, hartzailearen edo zelularen eraginak hurrengo zelularen jarduera inhibitu (=oztopatu) egingo du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.
Mikroorganismoen garapen eta hazkundea in vitro inhibitzeko gai den substantzia bat da septrim. Berria - Gaiak 2004-11-23
Estatu Batuetako ikertzaile talde batek beta-amiloide proteinek sortzen dituzten plakak inhibitu ditu, laborategian, hazkuntza-hodietan egindako esperimentu batean. herria¬
Diabetesa inhibitu dute, odoleko zelulak pankreako zelulak bihurtuta. Berria - Gaiak 2004-10-01
Nahiz eta Bennett oso prestatua dagoen, are irrika duen, sindromeaz termino neurokimiko eta neurofisiologikotan pentsatzeko -berak anormaltasun kimikoaren hiztegia darabil halako kontuetan: "piztu eta itzaltzen diren zirkuituak", "bide ematen zaien jokabide primitibo, eskuarki inhibituak"-, sindromea nortasunaren zati bihurtu zaiola ere sentitzen du. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.
inhibitu egin (3)