Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inherentzia iz inherentea denaren nolakotasuna.
Hiru hartueman dinamikoak, beraz, inherentzia, kontsekuentzia eta elkarketarenak dira, eta beraietatik abiatuta sortzen dira gainerako guztiak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 115. orr.
Hala ere, errealki horri substantzian izate bereziren bat atxikitzen bazaio (adibidez, higidura, materiaren akzidentea den heinean), orduan izate horri inherentzia deitzen zaio substantziaren izatetik bereiztearren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.
Pentsatzearen subjektu logiko jarraikorra inherentziaren subjektu errealaren ezagutzatzat jotzen duen heinean Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 161. orr.