Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ingurumari 1 iz (singularrean nahiz pluralean) ingurua.

Elgea mendikatean laster batean parke eoliko bat jarri behar dutela eta ingurumari hartara azken txangoa egitea erabaki du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 123. orr.

Ederki ezagutzea egokitu zitzaiola Mexiko eta ingurumaria, literaturaz eta bestez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.

Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.

Ilunabarrarekin, iluna ari zen auzuneaz nagusitzen eta ingurumariak hutsik ageri ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

Bai kalezuloan bai ingurumarietan "doktore" esaten zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Abasek, ingurumarira arretatsu begiraturik, ilunabarreko iluntasunean bilatu zituen neskaren ezpainak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Eta ez bat eta ez bi, autora hurreratu, ingurumarian inor ez zebilela ziurtatu, eta gidariaren ateko kristala txiki-txiki egin zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 60. orr.

Emakumeak, arriskuaz kontu egin gabe, jarraitu egin zion, eta ingurumarietara begira geratu zen gizonak ordaintzen zuen bitartean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 245. orr.

Garrantzizkoa da ingurumarietan gertatzen diren gorabeherak garunari jakinaraztea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Eginahalak eta bi egin zituzten ingurumariko bazterrak azpiratu eta mendean hartu nahian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Ingurumariko landare eta harriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.

Ba al da zalditegirik ingurumari honetan, zaldi basatiak alokairuan dituenik?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.

Ingurumarikoek ziotena entzuteko gai izateko ahalegin etengabean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, singularrean nahiz pluralean)

Kolivan hiriaren ingurumaria lasai-lasai zegoen, erabat abandonaturik, antza.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

Eztainu koloreko portuaren ingurumariak itsasontziz beterik ikusi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.

Salzburgoko hiria eta bere ingurumariak menderatzen zituen gain batean geunden.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 124. orr.

Gelaren ingurumarian gainbegiratu bat eman zuen, inspirazio-iturri bila. Bikarioak esan zuen ahalik eta jenderik gehien bilduko zuela herrixkako bilkura-aretoan, herrixkaren ingurumari osoan miatze-lana antolatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.

Nire ingurumarian ikusi ahal izan nuenez [...].Minutu batzuetan geratuko da Margaren etxearen ingurumarietan, eta joan egingo da ondoren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

Neskak lerro-lerro plazaren ingurumarian eserita, gehientsuenak nork bere bular beltxaranari haurtxo bana itsatsita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Horixe zen azkenaldian jauregiaren ingurumarian zebilen lehoia.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.

Etxearen ingurumaritik urrunduz joango dira taldeak, inguruko kamino, xendra, zidor eta estratetan barrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean, singularrean nahiz pluralean)

Bazihoan gizon bat Asteasuko ingurumarietan ibilaldi bat egiten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 68. orr.

Txinako hiriburuan, Kaxgar-eko ingurumarian.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 61. orr.

Itsasgorak halako harro puztaldia agerrarazten zion Nerbioiko ingurumariari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 151. orr.

Haren Rolls Royce-a izan ezik, ez zen beste autorik hainbat miliatako ingurumarian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

4 (gauza abstraktuena, singularrean nahiz pluralean)

Pertsona bat, bera eta bere ingurumaria omen da.  Berria - Kirola   2004-02-10

-Mami-mamia kontatuko diat: ingurumaria heuk jarri, kasurako nola bizi den italiar bat Alemanian; egona haiz eta, gainera, han.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Bizkaian, bertsoaren ingurumarian dabiltzan gazte guztientzat.  Berria - Kultura   2004-03-25

Neolitikoan, gizonak bere burua ingurumari batera hesitu zuenez geroztik, ingurumari horrekin batera bere burua ere sakratu eta madarikatu bihurtu zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 175. orr.

Hala ere, gertakari haietaz eta beren ingurumariaz pentsatzen hasi eta zinez dramatikoa izango zela iruditzen zait orain.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Kondenaren kausa eta ingurumariak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Gaiaren ingurumariko ustez alde garrantzitsuenak jorratzen hasi ginen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.

Damiano Cunego txirrindulariak aho bete hortz utzi du Giroko ingurumarian dabilen oro.  Berria - Kirola   2004-05-29

Ingurumariak axola du, baina mamiak gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

5 itzulingurua.

Arropa narraski kendu niola gogoratzen dut, eta baita ere, ingurumaririk gabe, titiak igurzten hasi nintzaiola.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 52. orr.

Esango nuke nahiago izaten dutela proposamen zuzena [...] gizonok askotan egitera beharturik sentitzen garen ingurumari korapilatsu eta lerdenak baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.

Ingurumarietan eta zeharka ibili ostean, egiazko gauza zehatz batera iritsi ote garen jakin nahi nuke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ingurumaria (3); eta ingurumaria (3); eta ingurumariak (3); ingurumari haietan (4); ingurumari hartan (3); ingurumari honetako (3); ingurumari honetan (3); ingurumari osoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus