Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Boxeoa: bi gizon txiki, txikiaren txikiz epaileari bularreraino baino heltzen ez zaizkionak, elkarri inguruka, oldarka, erasoka ari dira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.
Inguruka ari zaizkit hegazti harrapariak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.
Orro txikiz, ezker-eskuin inguruka ari zaio txakurra. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.
Adela aintziran inguruka ibili zaio, haren burua jostetan urperatu nahian. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 78. orr.
Neska bat dabilkio inguruka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.
Etxera orduko, deskargatzea, lezafinak inguruka. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
Jakizu behingoz polizia inguruka dabilkigula. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.
Heriotza inguruka ibilia zitzaidan bi hilabetez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.
Eta aldian behin haien purrustaldiak iristen zaizkigu sarraski jadaneko sumatuari inguruka. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.
Eta luze gabe, bele sail baten gisara, oroitzapenak inguruka hasi zaizkit. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.
Jakin-minez, etxeari inguruka ibili nintzen, eta zementuzko eraikin handi batera hurbildu. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.
Txori txiki eta luzexka, enara iduri, inguruka hegalkatzen da arin uraren arrasean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.
Tangoa: atzera, aurrera, inguruka. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.
Jandarmak beti inguruka, André-Hubert bildu nahiz. Herria 2003-10-30
Perretteri, ordea, inguruka zebilkion bere ideia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.
Infernura inguruka doan eskaileran geratu gara. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 137. orr.
Badoa inguruka borda barne ilunean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.
Inguruka hasi zen Ivan, hara eta hona, niri deus esan gabe. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 109. orr.
Inguruka ari gara berriro ere, batzordeburu jauna. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.
Ez du mingainean kozkorrik eta inguruka aritu gabe hitz egiten du. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.
Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala, zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka, esan beharreko hartarik ihesi beti, esan nahi eta esan ezinez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
eta inguruka (4); inguruka ari (5); inguruka hasi (5); inguruka hasi zen (3); inguruka ibili (4); itzul inguruka (4)