Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ingurubiraka (orobat inguru-biraka) 1 adlag ingurubirak eginez.
Mars izeneko lekuetan sortzen da, inguratzen du [...] Meroe izeneko lurraldea, eta aintzira-lur horietatik Astansobas eta Astoboa ibaietatik eta beste hainbatetatik ingurubiraka luzatuz, mendietan barrena ur-jauzietaraino iristen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.
2 intzulinguruka.
Inguru-biraka ibiltzeak zentzurik ez duela iritzita, ahalik eta modu neutroenean kontatu dio Txemik marisorgin emea espezieko arra baino askoz handiagoa dela, eme horrek arra inguratzen duenean kopulatu egiten dutela [...] eta, kopula horrek irauten duen bitartean, emeak jan egiten duela arra. Berria - Kultura 2004-08-11