Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inguruabar (73 agerraldi, 25 liburu eta 6 artikulutan) iz zertzelada, zirkunstantzia.

Erran berri dizkiat saltsa honek niretzat dituen inguruabar bereziak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

Poliziak ez zuen "homosexuala" erran, "marikoia" baizik, eta hori, inguruabar ideologikoez aparte, ez da inoiz adiskide batez erabiltzeko hitza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Batzuetan, jakina, izaten dira inguruabar aringarriak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.

Gertakarien benetako nondik norakoa gobernatzen duten inguruabarrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Esan ohi da klima jakin eta inguruabar zehatzen azpian, poligamia ere onargarriagoa izan daitekeela, beste inguruabar eta klima batzuetan baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Halako kasuetan, inguruabar horiek kontuan harturik, elkarteak erabakiko du hiltzailearen eta mendeku-eskubidea duenaren arteko auzia.  Elizen arteko biblia   Zen 35,24

Inguruabarrek hartaraturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.

Orain inguruabarrak aldatu egin dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Mofffou diskoak argi utzi zuen Salif Keita berriz zela Afrikako musikari handienetakoa, inguruabarrak gaindituta (albino jaiotzea zorte txarrekotzat hartzen dute kultura askotan).  Berria - Kultura   2006-02-02

Baztertutako izaki kargamentu bat ginen: mozkorrak, inkonpetenteak, ahulak, eroskak, argi eta garbi, norbere lurraldeko egoera eta inguruabarretara egokitu eta arazo hauek gainditzeko gai izan ez ginen saldoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.

Ez dut haien xehetasunik bat ere oroitzen, baina inguruabarren kateatze zorrotzaz ohartu naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Zenbait inguruabar argitzeko idazten dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Lege zibilak inguruabarren arabera erabakitzen du; batzuetan arreta gehiago eskaintzen dio gaitza zuzentzeari, beste batzuetan gaitzari aurre hartzeari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

Bi ordain-modu horien abantaila kasuan kasuko inguruabarren araberakoa da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inguruabarren arabera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus