Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inguratzaile izond inguratzen duena.
Ez dute begirada-kontakturik egiten [...] gainbegirada inguratzailez berenganatzen bide dituzte gauzak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Bake eta normalizazio prozesu inguratzaile bat beharrezkoa da, garaile eta garaiturik gabekoa. Berria - Euskal Herria 2006-02-26
Han gailen den epeltasun eroso eta inguratzailean murgil nadin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 173. orr.
Leireren estrategia konplexu samarra izaten da, sotila, inguratzailea. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 60. orr.
Prozesu horren emaitzak «ahalik eta akordiorik zabalena eta inguratzaileena» izan beharko luke. Berria - Euskal Herria 2006-02-26