Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inglandar 1 izlag adkor ingelesa, Ingalaterrari dagokiona.
Inglandar agente bat daukazue zeuen artean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 78. orr.
2 (izenondo gisa)
Sinets iezadak laborista inglandarra ez dela iristen Bermeoko sabindarrenaren hankapera paxismoari aurre egiteko tenorean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 71. orr.
• 3 iz ingelesa, Ingalaterrako herritarra.
Inglandarrak sportman hutsak dira. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.
Ez nuen konprenitzen doixtarren jokamoldea, ez inglandarrena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.
Orduan, esanen duk hik, zergatik zenieten halako herra inglandarrei? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.