Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1942ko apirilean New Yorkeko Baskoen Ordezkaritzaren sinpatiak pro-Axis izan zitekeela informatu zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 212. orr.
Informatuko nintzen hobeto. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.
Irakurlea ez dabilela gaizki titulu hutsekin "informatzen" denean. bitartez informatzen ziren agertzen zitzaien arazo bakoitzean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 198. orr.
Euskaldunok euskaraz informatuak izateko eskubidea dugu. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
Egilea informatua zegoen, bai, baina ez zekien zer zioen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.
Informatuta gaudela uste dugu, soilik antzezpenerako sarrerak dauzkagula konturatu gabe. Pako Aristi «Note book», 2005 - 73. orr.
Informatuta egoteak nekatu egiten du. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.
Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.
Ongi informatutako iritzi publikoaren oinarriak zabaltzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.
Ez kritikatu informatu aurretik; pentsatu lehen, egin agiraka gero. Elizen arteko biblia Si 11,7
Gernika bonbardatu zutela informatu zuen Union Radioko esatariak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 53. orr.
Gobernu Ordezkaritzak informatu zuenez, 14:00etan, Espainiako Poliziari deitu zion egin zuena kontatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-14
PPren gobernuak ekimenaz hobeto informatuko zuela eta udaleko talde politikoen artean «adostasun zabalagoa» lortuko zela uste zuten sozialistek. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Bai abokatuak eta bai Askatasunak informatu dutenez, hiru gazteak gaur goizean, 10:00etatik aurrera pasatuko dira epailearen aurretik. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
PSOE eta PP erakunde armatuarekin bildu zirenean herritarrak «informatu» zituztela eta segimendu talde bat zegoela nabarmendu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
Hauteskundeak baino hainbat aste lehenago herritarrak eta bereziki beltzen komunitateak beren boto eskubideei buruz informatu genituen. Berria - Mundua 2004-10-27
Esaterako, Bushek terrorismoaz, Ekialde Hurbilaz eta abarrez informatzen duten txostenez egin duen erabilera ikertzeko. Berria - Mundua 2004-08-22
Gerenteak ez digu ezer zehaztu, eta langileak gutun bidez bakarrik informatu ditu. Berria - Ekonomia 2004-02-27
-Gaizki informatu zaituzte -azaldu zuen goxoki-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 304. orr.
-Amsterdamen izan dira duela bi aste -informatu nau Luisak alkoholaren aterrune batean-. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.
Prentsa ageri honen bidez informatu nahi zaituztegu Uztaritzen eramaten dugun dinamikari buruz. Herria 2004-01-01
Baina -kakazaharra!- atezainak aurki informatu ninduenez, idazlea La Jolla-ko misio batean zegoen entzerraturik, nobela berria amaitzeko aitzakiaz. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 139. orr.
Iragarkien helburu nagusia gizartea informatzea zela adierazi zuen Amannek. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Sare publikoko irakasleria sentsibilizatu eta informatu nahi dute kanpainarekin. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Birritan deitu diozu etxera, baina ez dagoela informatu dizu pisukide batek. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 111. orr.
Argirantz bultzatu zuen, eta Gargantuaren txirristaren amaieran dauden koltxoien gainean erori zen Uxue, onik, udaltzaingoak Xabiren emazte ohiari informatu zionez. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 43. orr.
Herriko astekariak informatzen zigunez, Sipsey eta Onzell zeuden sukaldari, Big Georgek, berriz, erretegiaren ardura zeukan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 107. orr.
Pilotariek pilotalekuko ikusleei informatzeko piketea eratu dute. Berria - Kirola 2006-03-12
Tonto informatu batek sinesteko moduan asmatua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.
Nazka-nazka eginda nengoen pertsona informatua izateaz. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.
"Oso turista informatua naiz", erantzun zidan berak burlati. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Tonto-falta izugarria datorkigula bizi garen sasoi informatu honetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.
Iritzi publiko libre eta informatua lortzeko. Berria - Gaiak 2004-02-04
Itsas-giroko jende ez-informatu eta kulturagabeena dela jakintsuena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.
· Jendea orain elkartera informatuago heltzen dela uste dut. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
eta informatu (3); eta informatzeko (4); gaizki informatu (3); herritarrak informatzeko (4); informatu eta (5); informatu nahi (3); informatu zion (3); informatuak izateko (3); informatzea eta (3); informatzeko eta (9); ondo informatuta (3)