Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

informal 1 izond protokolo, zeremonia edo hotsandiaren arauetatik kanpo dagoena.

Politika publiko jakin baten garapena arautzen duten balore, printzipio eta arau formal zein informalen multzoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

Jantzi ohi dituen gorbata eta trajeak etxean utzita, alkandora informal bat eta panazko galtzak zeramatzan.  Berria - Harian   2005-07-31

Arropa informal baina dotorea du, Armani jeans-ak.  Berria - Harian   2005-05-08

Sare informalak sortu, familiari lagundu, boluntario programak egin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Elkarrizketa informal bat izan nahi nuke zuekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 57. orr.

NBEren Segurtasun Kontseiluaren bilera informala, IAEAren txostena eztabaidatzeko.  Berria - Mundua   2006-04-29

Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta UNESCO-rekin kontsultarako harreman informalak ditu.  Berria - Kultura   2004-04-24

Mahai inguru informala zen, izaera juridikorik gabekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Ahozko mintzabide mota batzuen bereizgarri nagusia izan liteke diskurtsoaren egiturarik eza (berriketa informala, kirol edo gizarte gertakarien zuzeneko emanaldia, eta abar).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.

Izaera ezberdineko bertso-eskolak ditugu, hala ere: batzuk informalagoak, besteak etorkizuneko bertsolariak zailtzeko eta trebatzeko asmo zehatzagoarekin jokatzen dutenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.

Taxismotik arte informaleraino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

2 (izen gisa)

Informalaren txanoa jantzi, eta lasterka txikian iritsi nintzen institutu aurreko autobus-geltokira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

Informal txanoduna hartzen dut, eta eskolako poltsa bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berriketa informala (3); informal bat (3); musika tresna informalak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus