Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inflexio (orobat inflesio g.er.) 1 iz aldaketa

Herrialde industrializatuetako jardueraren mugimenduarekin lotuta dauden inflexio ziklikoak gorabehera, nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua (%9 1998an, eta %5 1985ean) handituz joango da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Bestalde, Batzarren ustez «inflexio une» batean daude orain.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

2 doinu aldaketa.

-Baina hala ere -jarraitu zuen Gabrielek, ahotsari inflexio leunago bat emanez-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 304. orr.

Bere haurrideenganako grina lakar eta goxoa begirada batez, bere ahotsaren inflexio batez sumarazten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

Dantzarien mugimenduak estuki lotuta daude partituraren inflexioei eta oinen hotsek behearen kontra musikaren erritmo bortitza azpimarratzen dute.  Berria - Kultura   2004-09-12

8421 iluna da, kontzeptuala, guztiz hotza eta hermetikoa, eta Shostakovitxen musikaren inflexioei zehatz-mehatz atxikia.  Berria - Kultura   2004-05-30

3 inflexio puntu1 kurba bat ganbil izatetik ahur izatera -edo alderantziz- igarotzen den puntua.

Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua; inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Une jakin batean, fisika legeen arabera ezinbestez beherantz jo behar zuen kurbaren inflexio puntu horren inguruan-edo, beheraka jo beharrean, gorago eta gorago jo zuen Svenek.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

Froga ezazu elkargune hori inflexio-puntu bat dela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.

4 inflexio puntu2 norabide aldaketa.

Programa inflexio puntu bat izan zen politika komunitarioan, zeren eta Lurraren Goi Bilerari (Rio 1992) emandako erantzun komunitarioa zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.

XX. mendeko hogeiko hamarkadan, ostera, epistemologia horretan inflexio-puntu bat nabarmentzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Hazkunde eta Enplegurako Lisboako Adierazpenak [...] inflexio puntu bat erakusten digu iraunkortasuneranzko bidean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.

Sara eta biok marrazten ari ginen historiaren lerroak, baina, izan behar zuen noizbait bere inflexio-puntua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 185. orr.

Bigarren inflexio puntua alderdien mahaia sortzea izan behar du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Su-etenak eragindako «inflexio puntua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Dorre bikien erasoa inflexio puntua izan da giza eskubideen urratzean?  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren inflexio (3); inflexio puntu (21); inflexio puntu bat (10); inflexio puntua (28); inflexio puntua izan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus