Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

infiltratu, infiltra, infiltzatzen 1 da/du ad norbait erakunde, talde edo gune batean isilean sartu, espiotza, sabotaia edo kideko ekintzak egiteko.

Kim Philby, britainiarren zerbitzu sekretuetan infiltratu zen agente sobietarra Gernikan izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.

Miamin bizi diren disidente taldeetan infiltratutako bost kubatarrak berriz epaituko dituztela jakinarazi dute.  Berria - Mundua   2006-04-02

Kanpamentuan infiltratu ziren mairuen satorren lana izan zitekeela ahaztu gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.

Frantziatik infiltraturiko terroristak harrapatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.

Erasotzaileek pertsona bat infiltratu zuten Kadiroven inguruan.  Berria - Mundua   2004-05-11

90eko hamarkadan Kubako Zerbitzu Sekretuen Zuzendaritza Nagusiak (DGI) hainbat kide infiltratu zituen terrorismo ekintzak egiten zituzten disidente taldeetan.  Berria - Mundua   2004-11-20

2 iragazi.

Pixkanaka infiltratzen da nire baitan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 156. orr.

3 norbaiti, min harturiko giltzadura batean, sendagai bat injektatu.

Nihatek infiltratuta jokatu du azken bi partidetan. herria¬

4 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Handik aurrera, obsesio bihurtu zitzaion Fructuosori "santujale" infiltratuak bazter guztietan bilatzea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Gerra hasi zenean bi apaiz infiltratu atxilo hartu zituen hura bera nauk...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

Polizia infiltratu berberek agian.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.

· Lehendik ere bagenuela eskarmentua, eta infiltratuak egon zitezkeela organizazioan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Gu ideia nazionalsozialistetara zorrotz lotzea izaten zen haren lana, baina baita gure artean egon zitezkeen infiltratuak detektatzea ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Esaten ahal dizut infiltratuak dauzkagula tropan, han berton, uhartean, eta lanean ari gara ideia sozialistak zabaltzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.

Estatu Batuek trebaturiko 10 irakiarretik bat infiltratu lanetan aritu dela.  Berria - Mundua   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

infiltratu asko (3); infiltratu zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus