Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia absolutu bat badagoela, eta leku seguru batean dagoela gordeta, fidelek eta berak badakiten lekuan, infidelak beti haren mehatxu barbaroa izaten diren santutegian. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.
Infidel horiek, Jainkoaren existentzian sinetsi arren, beren sineskera faltsua Jainkoari besterik zor ez zaion zerbaiti aplikatzen ziotenez gero [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.
Finkielkrauten Arrazoimenaren Elizak bere fidelak, infidelak, heretikoak, konbertituak eta Elizek behar izaten duten orotarik nahikoa dauka. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 137. orr.
Emazte infidelak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 138. orr.
Gizonok infidel fama daukagu konkistak bakarrik kontatzen ditugulako, engainatu gaituztela esatea gustatzen ez zaigulako. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.