Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esperientzia da soilik, kausaren eta efektuaren izatea eta mugak erakusten dizkiguna, eta objektu baten existentzia beste batenetik inferitzeko gai egiten gaituena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.
Gogoeta egiteak beti aurrea hartzea esan nahi du, kuestionatzea, oinarriak bilatzea, ideiak eta gertakariak lotzea, inferitzea, hitz batez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.
Zuzenki ezagutua denaren eta inferitua besterik ez denaren artean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.
Hemen, bigarrena lehenengotik abiatuta inferitzen dut. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 299. orr.
Niri eman ahal zaizkidan oro harrezko objektuak pentsatzeko baldintzen totalitatetik abiatuta oro harrezko gauzen ahalgarritasunaren baldintzen batasun sintetiko absolutua inferitzen dut, h[au] d[a], beren adigai transzendental soilaren arabera ezagutzen ez ditudan gauzetatik abiatuta zerizan ororen zerizana inferitzen dut. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 152. orr.
Hortaz, munduko gauzen izatetik beren kausa inferitzen bada, orduan hau ez dagokio arrazoimenaren berezko erabilerari, baizik espekulatiboari. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 226. orr.
absolutua inferitzen (3); ere inferitu (5); inferi daitekeela (3); inferitu ahal (5); inferitu besterik (3); inferitzen du (3); inferitzen dugu (3); inferitzen dut (6); inolaz ere inferitu (4)