Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inferentzial iz inferentziarena, inferentziari dagokiona. ik inferentzia 2.
Lukreziok gertaera sentsorialetan eta arrazoiketa inferentzialetan oinarrituriko argitasunez aurkezten ditu beti bere tesiak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.
Arrisku handia dugu gurpil zoroan sartzeko, segida inferentzialean aldez aurretik agertutako uste bat berriro ager daiteke-eta (A-B-C-D... -B-C-D-...). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.
Justifikazio inferentzialeko kateak zirkuluan -gurpil zoroan- ixten direla dio koherentismoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.