Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filosofoak inferentzia razional baten beharra du, eta hori lortzea epistemologiaren oinarrizko auzien artean dago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.
Egiten duguna inferentzia bat da, objektutik eta horren propietateetatik abiatuz horien kausara ailegatu arte, hots, objektura. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.
Azkeneko oinarria aurkitu arte inferentziak egiten jarraitzen badugu, arrisku handia dugu gurpil zoroan sartzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.
Horrela legearen azterketak inferentzia induktiboaren logika soilik aztertu beharrean, aurkikuntzaren mekanismoaren -analogien, ereduen, metaforen, esperimentuaren edo behakuntzaren- aztertzeari ekingo dio. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.
Arrazoimen hutsak arimaren adigaitik abiatuta arimaren substantziatasuna, batasuna eta hilezkortasuna inferitzeko egiten duen saialdiak inferentzia okerren sistema bat sortzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
Inferentzia bakoitzean oinarrian datzan esakune bat dago, eta honetatik segitzen den beste bat, hots, ondorioztapena, eta azkenik, inferentziaren ondorioa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.
"Ni bakuna naiz" esakunea apertzepzioaren adierazpen zuzen gisa ikusi behar da, "cogito, ergo sum" ustezko inferentzia kartesiarra egitatean tautologikoa den bezala, cogito-ak (sum cogitans) errealitatea zuzenki adierazten duen heinean. filosofoak, ordea, hori irudimenaren ondorioa besterik ez dela diote, hau da, ikusgai denaren bidez (hau da, gurengandik hurbil diren gorputzen arabera) ezin ikusizkoari ere inferentziaz iritzi nahi izatea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 163. orr.
Pentsa dezagun norbaitek A ustea duela eta A ustea B ustearen bitartez justifikatzen duela, bigarren horretatik ondorioztatuz -indukzioz, dedukzioz edo azalpen hoberenaren inferentziaz, esaterako-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.
Oro har onartzen da inferentzia-katea ez dela lineala, holista baizik, eta uste batek bestea babesten duela, horietariko inor aurretiazkoa izan gabe, edo beste denak baino oinarrizkoagoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.
Lehenengotik bigarrenera abia gaitezen: inferentzia prozesu baten beharrean gaude, eta hau egokiro azaldu beharko genuke bere erabilera justifikatu ahal izateko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.
Egiazkotzat jotzen diren proposizio batzuetatik, inferentzi-arauak bide-makulu harturik, beste proposizio batera iristen den arrazoiketa-modua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.
Horietatik dedukzioak egiteko inferentzia-erregela batzuk zehazten dira eta, horrela, gure logikaren teoremak deduzituko dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Inferentzia-sistema batean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 136. orr.
Oso garbi jabetzen da (adimenez, inferentzia bidez bada ere) zer ari den galtzen bizitzan. Inferentzia-ondorioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.
Hiru eratakoak dira inferentziak, beraz, oro har judizio guztiak diren bezala, adimeneko ezagutzaren hartuemana adierazteko eran ezberdintzen diren heinean, hots, arrazoimen-inferentzia kategorikoak, edo hipotetikoak, edo disjuntiboak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 142. orr.
Halako edozein esakune orokor erabilgarria da arrazoimen-inferentzia bateko esakune nagusi gisa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.
arrazoimen hutsaren inferentzia (3); arrazoimen inferentzia (28); arrazoimen inferentziak (3); arrazoimen inferentziaren (3); arrazoimen inferentzien (8); arrazoimen inferentzietan (4); hutsaren inferentzia (4); inferentzia baten (3); inferentzia dialektiko (5); inferentzia dialektikoen (3); inferentzia era (5); inferentziaren ondorioa (3)