Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

infartu 1 iz organo bat, eskuarki bihotza, edo organo zati bat hiltzea. ik bihotzeko.

Infartu hura izan zuenetik bihotza zaindu beharra dauka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

Alain Sole diabetikoa da, eta kartzelan zegoela infartu bat izan zuen.  Berria - Mundua   2004-07-10

Bihotz bat infartu batez matxuratuta gelditu denean.  Berria - Gaiak   2006-01-31

· Bularreko angina bihotzeko infartuaren atariko eritasuna izaten da askotan.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Aizpuruari medikuek azaldu diotenez, Gorostidiri bihotza gelditu egin zitzaion miokardioko infartu akutu baten ondorioz. herria¬

2 (beste organo batekoa)

Buruan infartua eman zidan, eta buru erdia gelditu egin zitzaidan.  Berria - Harian   2005-07-02

Odolbilduen aurkako botikek Sharonen garuneko infartua erraztu zutela salatu dute.  Berria - Mundua   2006-01-11

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Pio Leiva abeslari kubatarra atzo hil zen, Habanako (Kuba) erietxe batean, burmuineko infartu batek jota.  Berria - Kultura   2006-03-24

3 garun infartu

Gaur, AEBetan, hiru minutuan behin pertsona bat hiltzen da garun infartuak jota. herria¬

Ostiral iluntzean zendu zen, garun-infartu baten eraginez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

4 adkor guztiz kitzikagarria.

Harenak bai zango luzeak, eta ze titi parea... infartukoa, aizu! Kontuz, Mikel.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus