Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
infamia 1 iz doilorkeria, zitalkeria.
Audientzia-maila jakin bat lortzeko zilegi ote da, finean, hainbeste infamia, nik jasan behar izan nuen tirania? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 182. orr.
Artikuluaren amaieran, Le Dépéche du Midi-k onartu egiten du agentzia ohar okerra erabili zuela eta hortik laidoa, infamian amilarazi zuela Malika. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 79. orr.
2 infamiazko
Gogoan dut, nire izaeraren alderdirik beltzenak argitan ipintze aldera, hiru itaunlari prestuek hartu zuten bide infamiazkoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.