Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Julenen gorputzak, Newtonen lehen legea zintzo-zintzo betez, aurrera jarraitu zuen, inertziak bultzatuta. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 247. orr.
Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.
Bere pisuaren inertziak eramanda. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 108. orr.
Mugimendu horietan guztietan, buruarekin batera mugitzen dira kanalak, baina barruko jariakina, inertziaren eraginez, atzera geratzen da, eta ile-zelulek erresistentzia bat jasaten dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.
Horretarako lubrikazioa eta motorraren osagaien pisua murriztu behar da, inertzia guztiak ahalik eta txikienak izan daitezen. Berria - Kirola 2004-09-28
XVII. mendean lehenengo aldiz, Galileok aurre egin zien Aristotelesen teoriei, inertziaren printzipioarekin. Berria - Harian 2005-02-11
Inertziaren antzeko zerbaitek bultzatuta segitu duzu bizitzen. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.
Ahulezia guzien ondorio, halako indar bat: gelditasunaren aisetasuna, inertziaren tema. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 120. orr.
Inertziaren indarrez ihardoki genuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 157. orr.
Pentsamoldeen inertzia. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.
Batetik, sektore pribatuaren inertzia, eta, bestetik, industria bultzatzeko estatuaren egituretan sumatzen den estrategia falta erabatekoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Gizarteak ezin du historiaren inertzia gelditu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 124. orr.
Tribuaren, tradizioaren eta inertzien kontra aritzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 402. orr.
Han egon, ez ezer esan, ez ezer egin, eta inertziari utzi, beraz, bere bidea egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.
Hankapalorenera jo nuen, aspaldiko inertziak eramanda edo. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.
Inertziaren mende xahutuz joan zaizkiola urteak. Berria - Kultura 2004-02-10
Lanaren inertziak bultzatzen duen amodioaren inertzian. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.
Inertzi katea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.
eta inertzia (3); eta inertziaren (3); inertzia hori (3); inertziaren indarrez (3)