Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inefable izond ezin esanezkoa.
Garai hartan ederresten nuen hitz batekin esanda, agerpen hura inefablea izan zen niretzat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 19. orr.
-Benetakoak diruditen gauza guztien artean -esan nuen-, ez da denbora bezain iheslari, irristakor eta inefablerik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 80. orr.