Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
216 preso saharar, tartean 30 preso politiko, indultatu zituen Mohamed VI.ak. Berria - Mundua 2006-04-23
Menemek orotara diktadurako 300 kide indultatu zituen bere agintaldian (1989-1999) sinatu zituen hamar indulturen bidez. Berria - Mundua 2004-03-20
Nola ezabatu tortura, ikerketari muzin eginez (edo zigortuak indultatuz) zigorgabetasuna eskaintzen bazaie torturatzaileei? Berria - Euskal Herria 2004-11-07
Grazia handia egingo zian hiri, ezta, Jeneralak ezin hinduela indultatu esan nuenean! Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.
Aita, indultatu zutenetakoa izan zuan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.
Hiltzaile bat zen, indultatua, esperimentu bitxi batean parte hartzearen truke aske utzia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.
Martxoan, indultatutakoak ateratzen hasi zirenean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 116. orr.
Indultatuak irten orduko Belgikara, Austriara, Danimarka eta Norvegiara kanporatu zituen gobernu espainiarrak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 116. orr.
indultatu zituen (3)