Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste indize praktiko bat ere bada motorraren errendimendua neurtzeko: potentzia/pisua erlazioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Hemezortzi hilabeteko epean, industria-ekoizpenaren indizea bi heren jaitsi zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.
Guatemalan, 1998an, Giza garapenaren Indizea -besteak beste, bizi itxaropena, bost urtetik beherako haurren pisua, langabezia-tasa, generoari buruzko desberdintasunak, alfabetizazio, uraren erabilera, jaiotze tasak, hezkuntza eta osasun tasak kontuan izaten dituen adierazlea- landako biztanleriarentzat 0,536koa izan zen eta hirikoarentzat berriz 0,672. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 270. orr.
Berehala nire Gorputz Masaren Indizeaz oroitu eta, oso gosetua ez banintzen ere, sartu egin naiz birritan pentsatu gabe. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 96. orr.
Zahartze indizea kalkulatuz gero (60 urtetik gorakoen kopurua zati 20 urte baino gutxiago dituztenen kopurua), Euskal Herriko zahartze indizea (130,0) Europako Batasuneko (EB) estatu guztietakoa baino handiagoa da: Espainia (102,7), Frantzia (81,1), Irlanda (50,4)... Berria - Harian 2006-04-08
AEBetako manufaktura indizea martxoan uste baino gutxiago hazi arren. Berria - Ekonomia 2006-04-04
Euskalduntze indizeak izoztuta jarraitzen du. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Erdiko klasearen «miseria indizea» aurkeztuko du astelehenean John Kerryk. Berria - Ekonomia 2004-04-13
Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) gosaria mikaztu dio Ekonomia Ministerioari. Berria - Ekonomia 2004-11-13
Kontsumo Prezioen Indizeak %0,2 egin zuen behera otsailean. Berria - Ekonomia 2004-03-12
Maizenik, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) bilakaerarekin neurtzen da inflazioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.
Hazkunde ekonomiko negatiboa, inflazio indize altuak eta bizkor hazten zihoan langabezia zirela-eta. Berria - Mundua 2004-06-08
Ibex indizeak %21 galdu du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.
New York-eko burtsan ekonomia berriarekin zerikusia duten enpresen akzioen kotizazioak neurtzen ditu Nasdaq indizeak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.
Alemaniako enpresaburuen konfiantza neurtzen duen IFO indizea 95,3 puntutaraino igo zen urrian. herria¬
Dow Jones indizeak behera egin du, bi puntu, eta urduritasuna zabaldu da diru-azoketan barrena. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 144. orr.
Alemaniako Dax indizea %4tik gora jaitsi zen. Berria - Ekonomia 2004-03-12
Londresko FTSE-100 indizea %2,2 beheratu zen. Berria - Ekonomia 2004-03-12
Eurostoxx-50 indizeak %3,03, CAC-40 indizeak %2,97 eta Alemaniako Dax indizeak %3,46 galdu zuten atzo. Berria - Ekonomia 2004-03-12
Europako indize nagusien artean Parisko CAC-40 jaitsi da gehien: %2,12. Berria - Ekonomia 2004-10-26
Euribor indizea %2,216ra jaitsi zen urtarrilean. Berria - Ekonomia 2004-01-31
Etxebizitzen prezioen eta burtsako indizeen gorabeheretan beti goraka ageri diren zifren artean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 34. orr.
Eusko Ganberek jakinarazi dutenez, 2003ko Industriaren Ekoizpen Indizea zertxobait jaitsi da, baina, hala ere, hazkundea «egonkortu» egin da. Berria - Ekonomia 2004-04-09
Aspalditik ikusten ez ziren jaitsierak izan zituzten atzo Europako indize nagusiek. Berria - Ekonomia 2004-03-12
Nire lagunak Lanark izeneko nobelaren egilea hartzen zuen gogoan, zeinek liburuari bi indize jarri baitzizkion, bata atalena eta bestea egindako plajio guztiena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.
Indizeen ugaritasunean tronpatu ez banaiz, behin bakarrik ere ez da ageri bestearen izena Migne-ren Patrologia mardulak dakarren Aurelianoren liburu mordoan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.
Sarri horrela mugitzen dira burtsa indizeak. Berankortasun indizea %0,28koa da. Berria - Ekonomia 2006-03-11
Kontsumo Prezio Indize Harmonizatuaren urtarrileko datuak jakinarazi zuen atzo INEk, Espainiako Estatistika Institutuak. Berria - Ekonomia 2006-02-03
1970eko hamarraldian, nazioarteko zuzeneko inbertsioen hazkunde-indizea munduko merkataritzaren maila berera iritsi zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.
Michiganeko konfiantza indizearen jaitsierari eta petrolioaren bilakaerari jaramonik egiteke. Berria - Ekonomia 2004-10-02
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontsumitzaileen konfiantza indizea. Berria - Ekonomia 2004-10-09
Kornea, errefrakzio-ahalmenik handiena ematen duena, ez da guztiz esferikoa, baizik eta kurbatura handiagoa du erdialdean ertzetan baino; errefrakzio-indizea ere (edo errefrakzio-ahalmena) handiagoa da erdialdean. errefrakzio indize zehatzeko kristalak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.
Gernuaren eratze-indizea ez da minutuko 1 ml baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.
Irakurketa indizeei dagokienez. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 118. orr.
Munduko lehen superpotentzia, planetako 49.a da alfabetizazio indizeari dagokionez. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 117. orr.
Hiru argitasun-indizeen konparazioa hiru uhin-bandentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.
Transformazio bakoitzak denborazko "biskositate" indize berezia du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.
Zenbatean jaitsarazi omen dituen kriminalitate-indizeak mundu osoan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.
Heterogeneotasun indize bat erabili behar zela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 128. orr.
QLren funtzio-sinbolo bat bada, azpi-indizeak (i-k) funtzio-sinboloen arteko desberdintasuna adierazten du; goi-indizea (n-k), berriz, funtzio-sinbolo horren atzean zenbat termino egon behar duen termino berria osatzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.
QLren funtzio-sinbolo bat bada, azpi-indizeak (i-k) funtzio-sinboloen arteko desberdintasuna adierazten du; goi-indizeak (n-k), berriz, funtzio-sinbolo horren atzean zenbat termino egon behar duen termino berria osatzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.
Sinboloaren goi-indizea 1 bada. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.
berankortasun indizea (4); da indizea (3); den indizea (3); derrigortasun indizea (3); euribor indizea (8); europako indize (10); europako indize nagusiak (4); europako indize nagusiek (4); garapenaren indizea (8); giza garapenaren indizea (8); gorputz masaren indizea (6); hazkunde indizea (3); ifo indizea (3); indize hori (7); indize nagusia (5); indize nagusiak (8); indize nagusiak urteko (3); indize nagusiek (8); indizea gehi (3); indizea halako (3); indizea kpi (5); konfiantza indizea (4); kontsumo prezioen indizea (17); masaren indizea (6); prezioen indizea (20); prezioen indizea gehi (3); prezioen indizea kpi (5)
burtsa indizeak (5); dow jones indizeak (4); eta indizeak (3); euribor indizeak (8); europako indizeak (4); gure indizeak (5); ifo indizeak (5); indizeak azken (4); indizeak behera (4); indizeak behera egin (4); indizeak bere (3); indizeak berriro (3); indizeak berriro ere (3); indizeak ere (5); indizeak eta (4); indizeak ez (4); indizeak gora (7); indizeak gora egin (6); ism manufaktura indizeak (3); jones indizeak (4); konfiantza indizeak (6); konfiantza indizeak gora (4); kontsumo prezioen indizeak (6); manufaktura indizeak (3); nasdaq indizeak (3); prezioen indizeak (7); ziren indizeak (3)
batuketak osatutako indizearen (3); eman zizkioten indizeari (3); europako indizeek (3); europako indizeetan (3); gure indizeek (10); ifo indizearen (3); indizearen arabera (4); indizeek ere (3); indizeko enpresa (3); indizeko onena (4); konfiantza indizearen (4); kontsumo prezioen indizearen (5); osatutako indizearen (3); prezioen indizearen (6); zizkioten indizeari (4); zuten gure indizeek (3); zuten indizeek (4)