Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
indipikondo iz zurtoin arantzedun eta oso mamitsuak dituen landarea, piku berde-horixka gozoak ematen dituena (Opuntia ficus-indica)
Kaktusen eta indipikondoen atzean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.
Gelaren azpian bazuen terraza itzaltsu bat, goroldio askokoa, loreontzi batzuetan indipikondoak eta agabeak zeudena, eta eguzkiak inoiz jotzen ez zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.
Hura urritu zenean gerezi-loreetara abiatu zen, gero magnolia, paradisuko melia, karia, intxaurrondo eta indipikondoetara. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 161. orr.