Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra zergatik nahiago izan duten eraiki Jainko bat guztiz indiferentea, Bere borondate absolutuak kreatu nahi zuena baizik kreatu ez duena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 71. orr.
Uste dut ez zela jendetza hartan begirada indiferenterik; begi batzuek jakin-mina adierazten zuten, gorrotoa besteek, eta, tarteka, malkoz betetako begiak ere ikusi nituen. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.
Ekintza oro, berez, indiferentea da: bidezkoa ala bidegabea izatea, gobernariaren eskubideari dagokio. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 141. orr.
Zerrategian antolatu beharreko eskola beste gairik ez zuen, eta guztiz indiferentea zirudien bere jaiotetxeko horma eta bazterrekiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.
Trukean, irribarre egiten zidaten, mundu handiko jendeak orori, adiskide, etsai nahiz indiferente, egiten dion irribarre horietako batez: hutsa eta fatala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.
"Indiferenteok ere nazkagarriak gara", esan liteke agian Célineren juzgua osatuz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 203. orr.