Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
indibidualizatu, indibidualiza, indibidualizatzen 1 da ad banako bat edo talde bat bere motako gainerakoetatik bereizten duten ezaugarriak adierazi.
Jokabideak indibidualizatu behar ditu, delitu jakinak pertsona jakinei leporatu, alegia. Berria - Harian 2005-04-23
Stendahlen eleberri bat edo Dostoievskiren eleberri bat ez al dira indibidualizatzen Balzacen La Comédie humaineren bi liburukiak indibidualizatzen diren bezala? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.
2 (era burutua izenondo gisa).
Gorputz zehatz bat, nortasun indibidualizatu bat eta guregan eragina duen eta modu bateko edo besteko egiten gaituen inguru sozial bat gara. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.
Akusazioak oso orokorrak dira, ez dira indibidualizatuak. Berria - Harian 2005-02-24
Ikusten dugu salaketak ez daudela oinarrituta froga indibidualizatuetan. Berria - Harian 2005-02-27