Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Triku berpiztu egin zen Montevideon, eta indiano aberats bihurturik dago orain, hiriko jatetxerik onenetakoaren jabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.
Elizondon dik jauregi moduko bat, indiano batek duela berrehun urte eraikitakoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 100. orr.
Indianoa ohituta zegoen neskak aise errenditzera, dirua berogarri ezin hobea baita bakartien ohetarako. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Prest zegoela, esan zion, baita maizter-zorrak kitatzera ere, baldin neskak, lotara bertan gelditurik, konplitzen bazituen indianoaren gutiziak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Indianoaren ondasun guztiak Juana Bixentaren eskuetara pasatu ziren legezko bedeinkapen guztiekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 101. orr.
Fama da Joxe Joakin morroi beltzak indianoaren traje eta kapelu zuriak janzten zituela emazteari besoa eman eta semearekin paseatzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 101. orr.
Hauxe izango duk benetako mundializazioa, pentsatu zenuen, perutar batek egindako sukalde frantsesa, Elizondoko jauregi indiano batean eserita dastatzea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 136. orr.
Indiano girgileria sinbolikoz estalia zen Belgikako Jacquesek. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 117. orr.
Innu indianoak gutartean ikusiko ditugu laster. Herria 2004-05-20
Chiapaseko indianoez xehetasun zonbaiten emaiteko. Herria 2001-03-22
Espainia, Ameriketako Indianoak, Txina eta Afrika. galdegiten diote ere mexikano deputueri bozka dezaten lege bat indianoen eta heien kulturaren eskubideak zainduko dituena. Herria 2001-04-12
-Jende zuri gehienarentzat indianoen erreserbak jolas parkeak baizik ez dira... Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 107. orr.
Quebec hiritik ez hain urrun, omen Huron-Wendat populuaren usaia zaharren atxikitzeko, bere burua wendat indianotzat zeukan ile hori, larru zuri eta begi urdineko gizon handi eta gotor hark. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 116. orr.
Kontrabandista eta guarda, indiano eta cow-boy jokotan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.
Üdüriala gü gira denen indianoa. Herria 2004-07-22
Bainan Estatu Batuek Pakiztana ere dute fagoratzen, Afganistaneko gerla hartan Amerikanoen alderdia baitute atxiki eta horrek ditu ere kexatzen indiano gobernu gizonak, haatik Muxarrak pakiztandar presidenta dutela bakarrik goraki gaitzesten, makila bi burutarik nahi baitu atxiki. Herria 2002-12-12
Zamarrak, oihal indianoz eginak eta kotoi gordinez estaliak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Urrunekoa, hala da zinez, hemendik 10 000 kilometrotan, Indiano itsasoan den Réunion deitu ugartea. Herria 2001-11-08
diren indiano (3)