Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantses eremuan indarka sartzeko asmoa omen zuten espainolen pasaien eta hara-honen kontrolatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.
Neska ezker-eskuin mugitzen hasi da eta ipurdiak estutu ditu, hatzak indarka sartu nahi du, baina postura deserosoa da eta ez du lortzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 48. orr.
Oinak Lucyren gomazko oinetakoetan indarka sartuta. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.
Estrategiak ondorio onak ukan zitzan, Belgika eta Luxenburgoa indarka hartu zituen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.
Auto bat heltzen zelarik, haiek hartzen zuten, indarka. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.
Atea indarka irekitzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 303. orr.
Bi poliziek atea indarka bultzatu eta zirrikitu bat zabaltzea lortzen dute. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 151. orr.
Idoia, indarka, askatzen ahalegindu zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.
Azkenean altxatu egin nintzen, harengandik aldentze aldera, baina indarka berriz bere ondoan esertzera behartu ninduen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 87. orr.
Eskuineko eskuan zeraman izterrezurra jaso eta indarka bota zien. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 112. orr.
Legea ezin da indarka onetsarazi. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.
Txakurrarena da hiriko etxekoandreak bilatu duen helduleku seguruena, eta txakur tonto batek ateratzen du indarka kalera, adiskidantza tristez egindako lokarri batetik tiraka. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.
Indarka erbesteratutako 40.000 morisko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 214. orr.
Hitzen kontra ari naiz indarka. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 213. orr.
Eta arnasa sakon hartzeari ekin diot, indarka ia-ia. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.
Hark ateratzen baitio, indarka eta ahaleginean, kuku alperrari bere ume bakar lepo-zabala. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.
Gehienetan debalde gorri gorria aritzen zen indarkako lan hartan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 197. orr.
Defentsako lan gogorrean, partida trabatuan eta indarkako jardunean galdu ziren haiek ere. Berria - Kirola 2004-01-08
Gnassingbe Eyadema diktatoreak 40 urtez herri hori bere peko atxikirik, bizia galdu ondoan, hunen semeak irabazi ditu bozak militarren laguntzarekin baina herria ez baketu indarkako nausitze horrekin. Herria 2005-05-12
Baxenafarreko Euskal Indarkako xapelketa. Herria 2003-07-10
eta indarka (10); eta indarka hasi (4); indarka ari (7); indarka bezala (3); indarka eta (4); indarka hasi (7); indarka sartu (3)