Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zepoan harrapatutako txoriaren moko indargeari begiratzen genionean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 72. orr.
Pauso indarge batez nenbilen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.
Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.
Ilargiaren esne-kolore indargea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.
Besarkada indargeak oinazearen usain gazia sudurreratu zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.
Harriak eraitsi zuenetik ez zuen inoiz haren zama indargea bernezurren gainetik kentzerik lortu, hankak lurrari kentzeko ezintasuna itsatsirik leukan barraskilo zimela bailitzan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.
Azkenean, eroetxe batera eraman zuten, hezur-haragizko txorimalo indarge bihurtuta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 312. orr.
Babiloniako erregea, horren berri jakitean, indarge dago, estu eta larri, emakumea erdiminetan bezala. Elizen arteko biblia Jr 50,43
Haren emaztea, arropa-zaku bat bailitzan, indarge eta astunki eseri zen kulunkaulkian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.
Gerritik behera guztiz elbarri eta indarge zegoelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.
Eta hitzak, odoletan blai, lurrera abaildu zaizkigu, astun, baldar, indarge. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 61. orr.
ahul eta indarge (3); eta indarge (6); indarge eta (4); zuen indarge (3)