Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste haurrek jogurtak eta janari indargarriak jaten dituzte. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.
Gozatu aire indargarri honetaz! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 276. orr.
Gu hil egiten gaituzte (akabatu ere esan ohi da, baina zentzu mendragarri, gutxiesle edo indargarri batean). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Izenordain indargarrien alorrean hiru sail daude euskalkien arabera: mendebaleko neuk, Iparraldeko nihaurk, eta gainerako hizkeretako neronek. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 197. orr.
Hitz bikoitzak aurkitzen ditugun bigarren sail handia bikoiztapen indargarriek osatzen dute. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 29. orr.
Paper batzuk zabaldu zituen Joseluren begi aurrean eta, pabilioian zegoen argi ahularen indargarri, linterna batez lerrotik lerrora segitu zion irakurraldiari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 145. orr.
Hizlariak [...] datu erreal ugari erakusten ditu bere hipotesiaren indargarri. Berria - Kultura 2004-06-27
Horren indargarri datorkio burura kartzelero eta preso, denak elkarrekin nola egoten diren telebista aurrean armonia ederrean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 187. orr.
Ikaraz zeuden denak; denen kemenaren indargarri, ordea, zurrumurrua zebilen Juan de Panonia [...] prest zegoela halako heresia malapartatua ezestera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.
Kristalinoak kolorea zuzentzeko duen gaitasunaren indargarri gisa, bada pigmentu horiko gune bat erretinaren erdialdean, batez ere argitasun onean zehatz ikusteko erabiltzen dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.
Suspergarri edo indargarri kontzentratuen kontsumoa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.
Gogoratu, gainera, pontxea eta indargarria hartzen nituela beti nekatuta nenbilelako. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.
Haserrealdi eta pozaldietan edo solas xume batean irten ohi diren esapide asko ez dira, zehaztasunez hitz eginda, indargarriak baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Onomatopeikoak zein indargarriak izan, hitz bikoitz batzuek ez dute marraren beharrik, eta halakoetan hitz elkartuak hitz bakunaren antza hartzen du: aitaita, amama, marmar, ñirñir, ttunttun, tuntun, txirritxirri, txirtxir, txortxor... Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 29. orr.