Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
indarberritzaile (orobat indar-berritzaile) izond indarberritzen duena.
Denok berdintzen gaituen lo indarberritzailearen esku geratu da. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.
Hona hemen XX. mendearen erdialdean erretorikaren indar-berritzaile nagusia izan zen Chaïm Perelmannek genero horretaz egin zuen deskripzioa: [...]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.
Gure garaiotako erantzukizun handiko agintariek duten atseden-premia sekulakoaz jabetu bainaiz, eta baita halakoek ondo merezia duten laketaldi espiritual indar-berritzaileaz ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 228. orr.