Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inbutu (orobat enbutu g.er.) iz l tresna, alde estuan tutu bat duen kono barne-huts batek osatua; tutu formako lanabesa erpin aldean utu bat duena, likido bat ontzi aho-mehar batera isurtzeko erabiltzen dena. ik onil.

Har ezazu inbutu handi bat, ipini ahozpez, ahoa beheraka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.

Nola egoten den atsedenaldian boxeolaria kornerrean managerrak eskainitako inbutuan odol-listu eta lerde-aparrak tu egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.

2 inbutua gogorarazten duen tresna.

Epaileak inbutu baten muturretik oihu egiten zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

Gauza ederra zen ikusteko nola pasatzen ziren xehatzeko makinatik haragi puskak, bitan, hirutan, eta nola sartzen zituen haragi masan osagai guztiak, eta nola betetzen zituen hesteak inbutu batez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Ontzia zintzilik geratu zela zirudien, magiaz bezala, berehanzko bidearen erdian, zirkunferentziaz izugarri handia eta sakonean harrigarria zen inbutu baten barruko azalean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Ontziaren gainean tapa bat joango da alderantzikatutako inbutu baten itxurakoa eta ondo doituta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.

Marielexako jende nagusia asko ikaratu ohi zelako irrati edo garaitsu haietan ezagutu zen fonografoaren soinu haiekin, gizonik inon ageri ez eta inbutu haien barruan zer sorgin ote zegoen!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 186. orr.

Une hartan, don Estebek eskuak bildu, aho parean jarri, haiekin inbutu bat osatu, eta hitzak isurtzen hasi zen, batean don Justinianoren belarrira eta bestean don Kosmerenera.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 73. orr.

3 irud

Gure herriko errepide eta trenbide berri guztiak Pasaiako portuaren garapenaren mende utzi behar al ditugu, guztiak Pasaian amaitu edo jaiotzen diren inbutu bihurtuz?  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inbutu (3); inbutu baten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus