Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iparraldeko kanten leloak datozkigu beti burura, eta Aleijadinho eskultore barrokoa, eta sanba eskolak, futbola, inauteria eta São Pauloko makarroiak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.
Gainera, musikatik hurbilegi baikeunden eserita: egundoko zarata, batetik, eta, bestetik, noranahi begiratzen zenuela ere, inauteri nahasi hura, faroltxo haiek, zigarreten eta zigarroen lurrinetan gandutuak, [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Inauteriaren musika haritzen adarrek urratua zetorren Cambados-eko plazatik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.
Lekuka, Frantzia behere hortan, ihauteria Pazko ondoan ere aintzina ospatzen dute, karro apaindu eta beste, aise lore gehiago izaiten den sasoin batean. Herria 2004-02-05
Danborrada Inauteriaren aurrerakina dela. Askoren artean «Rataplan» - 34. orr.
Ihauteriaren burrunba handiena ixildua da, Xuberoko maskarada badoa haatik aintzina herriz-herri. Herria 2003-03-27
Etengabeko inauterian bizi da Dominikar Errepublikan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.
Inauteria egiten dutenentzat gaur egungo ekintza da, propioa. Berria - Kultura 2006-01-27
Aurten, usaiakoaren gainerat, bigarren ihauteria bat ere badugula sasoin berean, herriko bozek sei urtetarik ekartzen dutena omen... Herria 2001-02-08
Sarri egokitzen dira Inauteriak eta Garizuma otsailean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.
Inauteriak pasatzera goaz. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 67. orr.
Iparralde huntan ere eskualde orotan ospatuko dira ihauteriak. Herria 2005-02-27
Tolosako inauterietan. Berria - Kultura 2004-02-10
Inauterietan joatekotan geratu da. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 103. orr.
San Sebastianetako eta Inauterietako jaietan. Askoren artean «Rataplan» - 14. orr.
inauterietako azken egunean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.
Ilunabarra zen, inauterietako eromen handieneko egunaren arratsa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.
Inauterietako soinekorik biziena eta ezezagun baten zapatak jantzita egon zen 124aren portxean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 327. orr.
Literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.
Begira iezadak niri, inauterietako buruhandia ematen diat, lepoa jiratu ezinik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.
Ihauterietako xaribarietako arizaleak iduri, bertze norbaitena jokatzen nuen astean behin, eta nire pertsonaiari ahalik eta fidelena izatera ahalegintzen nintzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.
Askotan ikusten omen zuten Unión Artesanako Inauterietako karrozak gogo biziz prestatzen. Askoren artean «Rataplan» - 14. orr.
Baina niri bestelako zerbait iruditzen zitzaidan, rockero zaharra barik pailazo berria, paseatzeko baino inauterietarako askoz aproposagoa izan zitekeen piura harekin. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 19. orr.
Inauteri aurreko ostegunean, ostegun gizen delakoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.
Inauteri gau alai bat zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.
Inauteri egunean, Joxe Krakaxek bere burutazio haietako bat izan zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.
Mardi Gras izeneko inauteri eguna da ezaguna New Orleansen, baina hura eromena omen da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.
Nekazariek inauteri-egunetarako bereziki apainduriko gurdiak iristen ziren aldirietatik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Inauteri-astea zen, eta kaleak zarataz eta jendez beterik zeuden. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 53. orr.
Mozorro-festak eta inauteri jaiak antolatzen. Askoren artean «Rataplan» - 36. orr.
Inauteri tankera apur bat zuten beren uniforme austriar, italiar eta frantses dotoreez jantzita. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.
Inauteri-igandean aurkitu zituen jantzirik hoberenak hartu eta haiekin joan zen gozotegira. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.
bilboko inauteriak (3); bilboko inauterietan (5); eta inauteri (8); eta inauteriak (4); eta inauterien (3); eta inauterietako (7); eta inauterietan (3); inauteri eta (4); inauteri igandean (3); inauteria gaur (3); inauteriak eta (3); inauterien inguruan (3); inauterietako desfilea (5); inauterietako jaitsiera (7); inauterietako jaitsiera bertan (3); inauterietako jaitsieran (3); lapurdiko inauteria (3); lapurdiko inauteriak (3); tolosako inauterietan (3); zuberoako inauteri (3)
aurtengo ihauteriak (6); baionako ihauteria (3); da ihauteria (4); dira ihauteriak (4); dire ihauteriak (3); ditugu ihauteriak (4); eta ihauteriak (4); igande ihautez (4); ihauteri bestak (6); ihauteria besta (8); ihauteria bestak (8); ihauteria eskual etxean (3); ihauteria famatuak (4); ihauteria gogoan (3); ihauteria kari (6); ihauteria merkatuan (4); ihauteriak entzunik (4); ihauteriak ganden (3); ihauteriak gure (5); ihauteriak gure herrian (3); ihauteriak iragan (4); ihauteriak itsasun (3); ihauteriak itsasun aurten (3); ihauteriak karrikako (3); ihauteriak karrikako besta (3); ihauteriak otsailaren (4); ihauteriko kadria (3); lantzeko ihauteria (4); lapurdiko plazan ihauteria (3); miarritzeko ihauteria (4); ospatuko ditugu ihauteriak (3); plazan ihauteria (4); plazan ihauteria merkatuan (3); ta ihauteriak (3); ta ihauteriak entzunik (3)