Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inarrosi1, inarros, inarrosten (orobat inarrausi g.er. eta iharrausi g.er.) 1 du ad astindu, higidura bortitzez higitu. (norbait)

Hotzikara batek inarrosi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.

Barru-barruraino inarrosi naute kolpe lehorrek.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 69. orr.

Zirrara batek inarrosi nau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.

Andereak atsedenik gabe xurgatzen zidan eta beste orgasmo batek inarrosi ninduen, lehenak bezain ezustean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.

Ikaraldi batek inarrosi zuen Teresa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Emozioa, artetan inarrosi nauena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 47. orr.

Graxik ere izigarrikeria haiek bizi izan zituela ohartzen dira eta laztura batek inarrosten ditu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 47. orr.

Geldi-geldi geunden, zurbil, gertakizun izugarriren baten zain, belarria erne, bihotza taupadaka, edozein hotsek inarrosten gintuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.

Bat-batean, sukar batek inarrosten du zaldun gaztea, bien gorputzak kordokatzen dira eta biak erortzen dira, ezin atxikia den ikarak pirripitan badaramatza lurraren gainean, harat eta honat, itzulipurdika, alderdi guzietara.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

2 (zerbait)

Eperrek borrokari eutsi diote, astinka, hegoak inarrosiz, lumak barreiatuz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 19. orr.

Filipinetako artxipelagoa azken egunotan inarrosi duten tifoiek 1.000tik gora hildako eta desagertu eragin dituztela.  Berria - Mundua   2004-12-04

Denon etxea den lurra inarrosi egin da: arma termonuklearrak lehergailu atomikoaren ordezkoak dira. Mendia inarrosi zuen erauntsi bat izan zen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 65. orr.

Iparraizeak bazterrak inarrosten zituen martxoko egun batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 237. orr.

Neguko haize zakarrak inarrosten zituen haien kapa ilunak, denak itxura berekoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.

Burua eta besoak inarrosi zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Burua inarrosi nuen, baietz alegia, baina keinu automatikoa izan zen gehiago, gogoeta baten ondoko erantzuna baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Dardara egin zioten hankek, zirrara hotz batek inarrosi zion gorputz osoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.

Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Joxek airean inarrosi du makila.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 48. orr.

Bereterrak are biziago inarrosi zuen urrezko intsentsu ontzia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

Klarak azukre-ontzia inarrosi zidan begi parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Haize deabruzko batek inarrosi balitu bezala biziberritu dira txingar likitsak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Etxeak lehertzen ari, lur-ikara batek inarrosi balitu bezala!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

3 irud

Mundua inarrosi duten aldakuntza handiak.  Herria   2001-07-12

Nazioarteko banku-sistema errotik inarrosi zuen 1980ko hamarraldiko zorraren krisiari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Irail hondarrean, berri batek Frantzia osoa inarrosi zuen: Legebiltzarra desegina izan zen erresumari konstituzio berri baten emateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.

Hots, bada saltsa bat ederra! zerbait on jalgiko ote da halere azkenean alderdia hola inarrosiz?  Herria   2003-02-13

Euskal literaturaren putzu bare ia ustela gogotik inarrosi zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 24. orr.

Ideiak inarrosi nahi ditugu, eztabaida piztu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Legeak trabak ezartzen baditu, herriarengana jo behar dugu, kontzientziak inarrosiz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Atxiloketak bazterrak inarrosi ditu Baionako auzitegian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Hamida desagertzeak goitik behera inarrosi zuen bere bizitza.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Tristura bulta batek inarrosi zion barnea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.

Barne guzia inarrosi zitzaidan!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Eta barrena inarrosi zidaten, hunkitu egin ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Ez ziren diru kontuak izan Migelen bihotza inarrosi zutenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Gogo bihotza iharrausten zait bi hitz horien entzütez.  Herria   2001-06-14

Istorio horrek biziki inarrosi zuen [ama].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Zail suertatzen da irakurlea inarrostea, haren hunkidura eragitea.  Berria - Kultura   2006-04-04

Horrek guztiak kontzientziaren hondo iraultzailea inarrosi baitzidan une zehatz batean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

Seinanen hezurrak entzun ziren haltsarretan txertatzen, geldotasunaren oreka inarrosiz, jasanezinezko hats hiroa etxe barnean berriz barreiatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

· 4 da ad higitu.

Ikusi zuen nola inarrosten zen paradisu-arbola bere hostoak erortzen utziz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 162. orr.

Bazirudien hango hautsak eta isiltasunak ere ezkutuko magiaren batez inarrosten zirela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus