Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
immunizazio (orobat inmunizazio g.er.) iz immunizatzea.
Gaitza desagertu den arren, berriz agertzeko arriskua dagoen lekuetan immunizazio kanpaina bereziak bultzatu behar dira. Berria - Gaiak 2004-01-16
Immunizazioak 10 urte irauten duela ziur dakite, baina hortik gora datuak kontrajarriak dira. Berria - Gaiak 2004-12-02
Immunizazioaren aurkako zaplaztekoa da film hau. Berria - Kultura 2006-03-24
Aire garbia hartzen dutenek eta janari kontuan neurritsu direnek inmunizazioa dute gaitz honen sarraskien kontra. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.