Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrek esan nahi du gaur egun jende asko dagoela txertatu gabe eta, beraz, gaitzaren kontra immunizatu gabe. Berria - Gaiak 2004-12-02
Gaitz bati aurre egiteko, demagun, antibiotikoak "egiaz" hartu behar dituenean, pazientea immunizaturik egotea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.
Zer pentsa oroitzapen edo fantasia neurotiko edo histerikoez, denboraren higadurarekiko immunizatuak baitirudite? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.
Lagunekin hitz egiten hasi nintzen, eta ohartu nintzen jendea nolabait immunizatuta dagoela. Berria - Kultura 2006-03-24
Sen estetikoa erabat itxuragabetua eta atrofiatua du hori dioenak, father Bill eta antzeko marikoiak bezala, beren burua alu baten edertasunaren kontra inmunizatzeraino iritsi zirenak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.