Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudikapenezko arteak izadia imitatzen du, eta imitazio horrek plazerra ematen digu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Artea bigarren mailako imitazioa dela esan baitzuen Platonek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.
Errealitatearen imitazio optikoan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Orijinal handi eta inspiratuen imitazio mekaniko eta azalekoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.
Ikusmenezko imitazioaren biribiltasun eta betetasun harrigarri hori osatzeko, ingurumenera guztiz eta harrigarriro egokitu ohi da imitazioa, eta, hala, erabat burutzen da engainua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.
Ea atzera begiratu eta "antzinakoen" mirespen eta imitazioak [...] garapen "modernoa" oztopatu ote zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.
Imitazio autistaren alderdi automatikoenak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.
Betidanik jakin izan dut imitaziorako joera dudala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.
Antzerkirako eta imitaziorako dohain apartak zituen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.
Egiazkoen imitazio ona. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.
Tiro hotsen imitazioak egiten zituen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 39. orr.
Literatura klasikoen imitazioak egiteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.
-Hortaz, gazte -esan zion Fredek Harryri, Percyren imitazio harrigarria eginez-, porta zaitez ongi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 159. orr.
Giza primateok imitazioaren bidez ikasten dugu normalean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.
Imitazioaren teoria bat zen, zalantzarik gabe, baina oraingo honetan emozio eta sentimendu kontzeptuei egokitua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.
Espero izatekoa zenaz bestera, ez dago brodatuzko imitazio-lanik, ezta urmargoz era kaskarrean gauzatutako Vermonteko paisaia elurtuen irudirik, ezta Currier and Ives-en erreprodukziorik ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.
Imitazio bidez ikasten dugu guztia.. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.
Arte-jardueraren sustraian betidanik egon izan den imitazio-premia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.
Beltzek imitazio sen txit garatua dute, haien inteligentzia biziaren seinale ageria baita hori, dio Aranzadi-k. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.
· Marmol-imitaziozko mahaiek. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.
Ez zen kobre gainurreztatuzkoa baino, imitaziozko harritzar arrosakolore batekin. benetako eta imitaziozko bitxiak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.
Imitaziozko artea, naturalista, Einfühlung hori den munduarekiko enpatiazko identifikazio-harreman horretan oinarritzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Italiako artista eta jakitun kartsuek imitazioko atenastar bihurtzeko joera izan zuten bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.
Imitaziozkoa ez den artea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.
Gurutze bat, aitaren esanetan marfilezko omen zen Kristo bat zuena, [...] gero jakin dudanez, egiaz imitaziozkoa zena, hain zuzen ere aluminiozkoa marfil kolorez margotua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 415. orr.
baten imitazioa (4); eta imitazio (3); imitazio bat (5); imitazioa da (5); imitazioa egiten (3); imitazioa eta (5); imitazioak ere (3); imitazioaren teoria (6)