Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artista, hortaz, imitatzailea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.
Egokitzaileen, imitatzaileen eta berridazleen eskua ere ikusten da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.
De Montemayorren liburuak arrakasta handia eta imitatzaile ugari izan zuen. Berria - Kultura 2004-07-02
Leninen alderdi bakarreko erregimen diktatorialaren arrakasta haren imitatzaileen kopuruak erakusten du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.
Starbucksek epaiketa irabazi dio Txinako imitatzaile bati. Berria - Ekonomia 2006-01-03
William Blakeren imitatzaile batek esango zukeen bezala, "lehoiari atzaparrak eta hortzak eman zizkion Berberak zebraren gorputza marraztu zuen". Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 151. orr.
Laurent Gerra frantses imitatzaileari. Herria 2004-07-05
Aita guztiz onaren imitatzaile arduratsu bihurturik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1198. orr.
San Frantziskoren imitatzailerik zintzoenetakoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1160. orr.
Kristoren bete-beteko imitatzaile izanik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.
Ordu-erdiko elkarrizketa egin zion joan zen asteburuan McLaughlinek, elkarrizketa politiko seriotan galdera xelebreak tartekatzeagatik ezaguna den kazetariak, AEBetan hainbat imitatzaile ere badituen pertsonaiak. Berria - Harian 2006-04-29
Ahalmen imitatzailea ez da sortzailea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.
Tragediaren definizioaren gainean eratzen du, gainera, artearen teoria orokorra (arte imitatzailearena, jakina). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.
Ezin da frogatu artelan oro imitatzailea dela (musika eta pintura ez-objektiboa ez dira imitatzaileak), ezta emozioak adierazten dituela ere (diseinu formalek ez dute emoziorik adierazten). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.