Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso gai berezia da hezurra; materialen zientziak esplikatu bai baina imitatu ezin dituen ezaugarriak ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Horixe baita biderik egokiena umeek ikusi, imitatu eta ikas dezaten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.
Erromak laster imitatu zuen etsenplu hori. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.
Ohitura gaiztoko jendeak nituen inguruan, eta haien bizioak imitatu nituen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.
-Egun on! -egin nuen oihu, ahateen ahots sudurkaria imitatuz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 105. orr.
Laster, Pisak eta Genoak imitatu zuten Venezia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Hizketan hasi zen, erdi irribarrez, soldaduburua imitatuz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.
Saskibaloiko jokalariak imitatuz, hiru bat metrora zeukan paperontzira bota zuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 12. orr.
Imitatu egin behar du naturaleza, eta baita antzinako maisuen idazteko modua ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.
Fikzioak errealitatea antzirudikatu, imitatu egiten omen du. muturra bihurritu eta McGonagall andereñoaren ahots zorrotza imitatu zuen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 153. orr.
Adiskidea, ez dut imitatuko anitzetan gaitzetsi izan dudana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 314. orr.
Ikusi behar da ea mezuak nerbioan zehar igarotzeko duen kodea imitatu ote daitekeen korronte elektrikoa den bezain baliabide zakar baten bidez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.
Ingeniariak ezin du imitatu giza makinak bere burua ugaltzeko duen prozesu sotil, landu eta (lehenengo faseetan, behinik behin) bereziki atsegina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.
Tradizioa da, bestalde, idazle batek aurki dezakeen askatasun-eremurik bikainena: ereduak imita ditzake; iragana deitora dezake; kaosaren anabasan eskuak sarturik, sortu egin dezake. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.
Filosofian ezin da imitatu Matematikak definitzean erabiltzen duen metodoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.
Guk, steel gitarra erabiliz, ahotsak imita ditzakegu. Berria - Kultura 2004-12-17
Imitatu ezin horretan gauzak txarretik okerrera joan ziren, gainera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.
Hauxe dugu ofizioetan oparoena: imitatuz gizatxartu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.
Baina beste legegile batzuek, ostera, ezjakinenak baina, ziur asko, imitatuenak, alderantzizko iritziari eusten diote-. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Kurrinka txiki batzuk egiten zituen ezin imitatuzkoak, Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Tea zerbitzatzeko ekialdetarrek duten keinu ezin imitatuzko hori eginez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.
ahotsa imitatuz (3); ahotsa imitatzen (3); bat imitatuz (5); doinua imitatuz (3); eta imitatu (4); eta imitatzen (4); ez imitatu (3); haiek imitatzen (3); hura imitatuz (4); imitatu behar (6); imitatu egin (4); imitatu egiten (3); imitatu eta (4); imitatu ezin (3); imitatu nahi (9); imitatu nahian (6); imitatu zituen (3); imitatu zuen (14); imitatu zuten (3); imitatzen da (3); imitatzen dituzte (4); imitatzen du (11); imitatzen duela (3); imitatzen duten (3); imitatzen eta (3); imitatzen hasi (11); imitatzen hasi zen (3); imitatzen hasi ziren (4); imitatzen saiatzen (12); imitatzen saiatzen gara (3); imitatzen zituen (5); imitatzen zituzten (3); imitatzen zuen (10); imitatzerik ez (3); natura imitatuz (3)