Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azaleztatze gehienak antzinakoak ziren, denboraren poderioz liburu-azaletako larrutxek bakarrik izaten duten patina imitaezin hori eta guzti. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.
Munduko sudur ederrenaren jabe zen, sudur japoniarra, sudur imitaezina. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 13. orr.
Woody Allenen zinemagile imitaezinak hain gustuko dituen kontrasteak nabarmentzen dira. Berria - Kultura 2004-07-24
Hor Boswell imitaezinaren sublimetasun maila jotzen du ia Diogenes Laerziok. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.
Ez dio Erasmoren izenari zor margolan horrek imitaezina izatea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 24. orr.
Ingeniaritza kimikoaren eta fluidoen mekanikaren aldetik giltzurrunak erakusten duen maisutasuna inbidiagarria da teknologoarentzat, baina imitaezina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.
Irudi honek gizabanako aszesi eta santutasunerako eredutzat hartzen zuen hura, erabat aparteko eta, beraz, imitaezintzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.