Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
imajineria 1 iz imajina multzoa.
Atenas aldean eta Erroman berean, maiatzean egiten dira tenpluetako garbiketa urterokoak: hala zorua eta hormak, nola sabaialdeak, eta baita imajineria eta estatuak denak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.
2 iruditeria.
Manta gaineko jipoiek, elektrodoek, bainerak edo plastikozko boltsek militantziaren alderdi beldurgarri baina aldi berean heroikoaren imajineria osatzen zuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.