Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inoiz erresumara itzuliko ez den atzerriratu ospetsu, entzutetsu eta ilustrea, beti ezkutuan ibili behar duen pertsonaia distiratsua. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 236. orr.
Galiarrek Erroma hartu zutenean, senatorerik ilustreenak egin zuten bere buruaz beste. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.
Familia ilustre bati itsatsitako ospe txarragatik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.
Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko kolpisten senitarteko ilustreak babesteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 36. orr.
Akiles eta apoarmatuaren problema ilustrearen soluzioak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.
Halakoetan ohi bezala, aretoa bete-bete dago; ez, gainera, entzule arrunt edo xumeez, oso jende ilustreez baizik; ez dira horien artean falta idazle, kazetari, apaiz, irakasle, literatur kritikoak."Katedra-sozialistak" (batzuk ilustre askoak gainera: G. Schmoller, L. Brentano, W. Sombart). Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 7. orr.
Horien artean, Mario Salegi ilustrea, Ameriketako euskal enbaxadorea. Berria - Kultura 2004-10-24
Berriro jarri direla [dilistak] modan zenbait ilustreren dietan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 33. orr.