Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ilunune iz gune iluna.
Xakuto batetik makillaje lapitzak eta hautsak atera zituen eta begiak margotzen, masailetan ilununeak ezartzen hasi zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.
Argi distiratsuekin batera kezkatzeko ilununeak ere badirela ikusten dugu-eta. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 19. orr.
Obra honetan ez naiz behin ere edonola mintzatu, zehaztasun osoaz eta egokitasun handiz baizik, eta ardura handia ukan dut ilunune bat bera ere argitu gabe gera ez dadin. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.