Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ilunkara izond ilun-antzekoa.
Landaretza itxi eta ilunkararen erdiko argiune bakarrean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.
Titiburu ilunkara haiek bular beteetan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.
Zamau gorri ilunkara batek estaliriko mahaiaren ertzean telefono bat ageri zen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.
Erretratuen koloreak, oro har, arre ilunkarara jotzen du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.