Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere gorputzak, ilun-bistan, "hari beltza eta zuria bereizi ezin diren unean", sendoagoa ematen zuen, beteagoa; hogei urte izan ordez hamar gehiago balitu bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
Ohol-gazteluak geneuzkan inguruan; ibaiak bereizi egiten gintuen mundutik; ilun-bistak babestu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.
Gero, itzuli bat egin genuen kaian zehar, ilun-bistaren urdin gero eta ilunagoa barneratuz, nire ikasketei buruz eta erosi nituen liburuez mintzatzen ginen bitartean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.
Azalpen horixe egin nien bi lagunei, ilun-bista jaio berriaren altzoan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.
Paola eta Mario paseo malenkoniatsuak egiten zituzten, biek elkarrekin edo bakoitzak bere aldetik, ilunbistan, bakardade barrenkoian. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.
Gaua, epela eta haizetsua zetorren, eta ilunbistan amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.
Adiskidetzearen errainu-izpiak hasiko ote dira, oraindik ilunbistan, argi egiten? Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Denborarekin kriseilu batzuk ezarri ziren etxe bakoitzean, giro ilunbista argitzeko lain ez zirenak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 53. orr.